auto-erretratu bat
auto-erretratu bat
bakea dago herrian
lehen sargoriarekin:
igandea, postontziak lo
zelatan dira arratoiak eta polizia
teilatu artean ortzia ibai urdin argia da
eguzkia agintari krudel beste nonbait izanen da
hemen otzan dator buruko zapia
jantzitako bi andrazkoren organ
bakea dago herrian
mende erdiko seme alabek
mende beteko gurasoak
promenatzen dituzte erreka bazterrean
kontuak egiteko unea izan daiteke orain:
bost urte barru zu hola ni hala mundua ez jakin nola…
(non zaude, printzatu al dizute arnasa
egingo zenioke errukiari bodegoi bat…)
bakea dago herrian
apirilak 18 arratsaldeko 17:33
zafratutako arimak
leun mintzo ohi dira insomnioaren sabaian
(ez al zinen zu Kandinskiren zaldun urdin hura)
ordua aldatutako bizitzak
borroka bideen eta bideetako borroken
alegoria…eta bost egun antipodetan
bake ederra dago herrian
bihar pasako dituzte atxilotuak epailearen aurrera
Jose Luis Otamendi
