arrangura honek

zehaztu egidazue,poetok, ofiziolagunok

zer den libre izatea

aldarazidazue iritzia

libre garela dioten horiek

amini bat baino ez bada ere

maita ditzadan

lagun urko bailiran

behin eta berriz ebasten didate

maitatzeko adorea

ez zuek, zuek maite zaituztet

poetok, ofiziolagunok

mugatu baino zabaldu egiten didazuelako

libertadea

berandu orduko argituko didazuelako

zer den, zinez

libertadea

emazkidazue berbarik arriskutsuenak

mingarrienak, egiazkoenak

beste indarrik erabili ezin badut

ez badut gerrarako iskilurik

eskuak gora eskuak atzera eskuak burdinartean

eskurik erabili ezinean bizi behar badut

bidalizkidazue ustelarazten nauen herrarako

bedatse izango diren berbaziak

arrangura honek poztasuna itotzen dit

gotzon barandiaran arteaga

~ by artearikaterikez on Apirila 19, 2010.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s

 
Follow

Get every new post delivered to your Inbox.